XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EIBARKO FUTBOL TALDEKO ZUZENDARITZA TALDEARI

Ustekabe tamalgarria izan dugu gaur Ipuruara hurbildu garenean, bertan ez bait ditugu zuek Juvenil edo gazteentzako eskaintzen dizkiguzuen sarrerarik aurkitu.

Leiatilan zeudenak gure aukera bakarra bi milla pezetatakoak erostea zela zioten, umeendako sarrerak ere agortuak bait zeuden.

Gertatutakoa ikusita, baliteke Eibartar gazteok onartu beharko dugula EIBAR taldea animatzea ez dagoela gure patrikaren esku.

Etorkizunerako gauza bat eskatu nahi genizueke, inolako deialdirik egiten baduzue jendea Ipuruara eraman nahian, mesedez ahaztu gutaz, gazteotaz, etorkizunaz, bi milla pezetatako sarreren prezioa ezinezkoa bait da guretzat.

Tribuna berria estrenatu dugunez (beno duzuenez), Ipuruako zelaia betetzeko gazteendako sarrera bereziak eskeintzeko ideia proposatzen dizuegu, gazte txartela edo ikasle txartela eramanez gero, sarrerak merkeagoak izatea, zazpirehun pezeta inguruan.

M.T. (eta hamabi sinadura gehiago)